NORTZUK GARA

Ezagutu gaitzazu
My Embassyk 2009an ireki zituen ateak Bilboko erdigunean ehungintzan adituak diren lan-talde baten eskutik. Orduztik, nazioartean izen handia duten hainbat etxeren jantziak eta osagarriak eskaintzen ditugu adin guztietako emakume eta gizonezkoentzako.

My Embassyn senargaientzako eta gonbidatuentzako jantziak osatzeaz gain, neurrira egindako joskintzan ere esperientzia daukagu. Horrez gain, egun berezietarako janzkera sofistikatu eta dotoreak sortzen adituak gara. Gainera, eguneroko bizitzan erabiltzeko eskaintzen ditugun arropa aukera ere zabala da.

Zure beharrak entzun eta horietara egokituko diren jantzien inguruan aholkatzeko prest egongo den lan-talde profesionala aurkituko duzu gurean.

GURE HISTORIA

Modarekin lotutako pasioa eta ehungintzako esperientziari esker, Bilboren erdigunean izen handiko etxeen moda zure eskura jartzeko apustua egin dugu. Adin tarte guztietako emakume eta gizonentzako, estilo ezberdinetako jantziak eskainiz. Hasieratik argi izan genuen, egunerokotasunetarako  zein egun berezienetarako ere, egoera guztietara egokituko diren janzkiak izango genituela eskuragai.

Hasierako ilusioa eta pasioa mantenduz eta urte luze hauetako esperientziari esker, Trussardi, Armani edo Bikkembergs bezalako etxeen arropak zure eskura izaten jarraitzen dugu. Denborak aurrera egin ahala, egoera guztietara egokitutako janzkeren apustua egiten jarraitzen dugu.

Gure Zerbitzuak

Sare sozialak

Twitter, Facebook, Youtube eta Instagramen gaude. Bertan, gure nobedadeak, janzkera proposamenak eta Paris, Milan edota New Yorketik iritsitako azken tendentziak topatuko dituzu.

Find us on Facebook

Follow Us on Twitter

Follow Us on Instagram